Skip Navigation Linkshanselgretel

 

 

ikuskizuna

 

3 eta 9 urte bitarteko umeei zuzendutako ikuskizuna.

(Ikuskizun hau haurren eta gazteen babeserako zerbitzu gisa har daiteke, Bizkaiko Batzar Nagusien Osoko Bilkuran onartutako 1994/7 BEZFA 20.Bat.8 a) artikuluan ezartzen denaren arabera eta arau bereko 91.Bat.2 7 artikuluan aurreikusten denaren arabera 100eko 10eko zerga-tasa murriztua aplikatuko zaio)

Espectáculo dirigido a público infantil de entre 3 y 9 años

(Este espectáculo puede ser calificado como servicio de protección de la infancia y de la juventud, en el sentido de lo dispuesto en el artículo 20.Uno.8 a) de la NFIVA 7/1994 aprobada en Sesión Plenaria por las Juntas Generales de Bizkaia y como tal tributa al tipo reducido del 10 por 100 previsto en el artículo 91.Uno.2.7º de la citada NFIVA)

Grimm anaien ipuin klasikoa antzerkian. Hansel eta Gretel basoan galduta ibili ondoren, txokolatezko etxea aurkituko dute. Bertan sorgin maltzurrak haurrak giltzapetuko ditu, beranduago jateko asmoz. Egokitzapen honek ohiko narrazioarekin bat egiteaz gain, gaur eguneko osagai eszenikoak eta musikalak eranzten dizkio familia osoarentzako antzezlanari.

 

Hansel eta Gretel familia txiro bateko neba-arrebak dira. Gretelek aitari zera gaizki entzungo dio: seme-alabak basoan abandonatuko ditu. Biharamunean, aitarekin batera basoan barrenean doazela, bidean harriak utziko dituzte etxerako buelta zein den jakiteko intentzioz. Baina harriak hartz zintzo bati emango dizkiote, animalia gaixoak ehiztariez defendatzeko behar baititu. Orduan, ogi-papurrak bidean jartzen hasiko dira. Baina honek ez du ezertarako balio, izan ere ogi-papurrak txoriek jango baitituzte. Iluntzen  denerako Hansel eta Gretel baso barrenean galduta egongo dira. Ipurtargia ezagutuko dute orduan, haien bihotzak eta ametsak argituko dituen izaki magikoa. Goizeko eguzkia agertzearekin batera txokolatezko etxea aurkituko dute. Pozez zoratzen jateari ekingo diote han bizi den emakume atsegin baten baimenaz. Baina atsegina zirudien hori, sorgin maltzurra da. Haurrak giltzapetuko ditu, lodiago daudenean jateko intentzioz. Ausardiaz eta argitasunaz baliatuta Hansel eta Gretelek ihes egin eta aitarekin basoan elkartzea lortuko dute.

El cuento clásico de los hermanos Grimm en teatro. Hansel y Gretel tras estar perdidos en el bosque llegan a la casita de chocolate donde la malvada bruja los encerrará con la intención de comerlos. Esta adaptación del clásico cuento trata de ser fiel a la narración original complementado con juegos escénicos y musicales actuales para el público familiar.

Hansel y Gretel son dos hermanos de una familia muy pobre. Gretel creerá oír a su padre que los abandonarán en el bosque. Por la mañana cuando salen con el padre al bosque a por leña irán dejando piedras a su paso, para saber el camino de vuelta a casa. Pero acabarán regalando sus piedras a un oso, que las necesita para defenderse de los cazadores. Entonces las piedras serán sustituidas por migas de pan en su periplo por el bosque.

Pero las migas se las comerán los pájaros, por lo que ya no hay manera de volver a casa. Cuando cae la noche, el alma de todas las luciérnagas iluminará sus sueños y corazones. Al amanecer Hansel y Gretel encuentra una casa, ¡es la casita de chocolate! Comerán y comerán todo lo que puedan animados por una agradable señora. Pero ésta no es más que una malvada bruja que los encierra para comérselos cuando hayan engordado lo suficiente.

La astucia y la valentía harán que Hansel y Gretel consigan huir de la casita de chocolate para volver a encontrarse con su padre.